XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan, azkarregi da oraindino emaitzak azaltzeko.

Eta gauza bat esango dizut emaitzei buruz.

Guk GIBdunok (Giza Inmunoeskasiaren Birusa) eta gaisoek ere sarritan gure artean argi daukagu tratamendua hartuko dugun ala ez dugun.

Zer gertatzen da?

Medikuarekin daukagun tratua ez dela berdina denontzat.

Medikuak galdetzen dio bati: Zuk hartzen duzu tratamendua?

Harreman hobea behar medikuekin

H.- Konfidantzazko harremanik ez dago, beraz?

J.U.- Ez.

Medikuak harreman profesionala dauka zurekin, eta sarri SARRI.- Maiz, askotan. Frecuentemente. medikuak hotzak izaten dira.

Guk hemen hainbat kexa hartzen dugu sarritan.

Badaude profesional onak ere, eta hauekin harreman onak dituzte.

Baina badaude beste batzuk tratua hobetu behar dutenak.

Hain erreta daude gurekin!

Gure artean badaude pertsona onak eta txarrak.

Badaude drogaren mundukoak, euren menpekotasunagatik izaera aldatzen dutenak, eta mediku batzuk erreta daude ERRETA EGON.- Estar quemado/a.

Eta, gurekin daudenean, tratatzen gaituzte denok berdinak izango bagina lez LEZ.- Legez, bezala. Como.

Bestalde, gaur egun medikuek bete-beteta daukate kontsulta.

Lehen, egoten baginen hiru lagun edo lau kontsultan, orain hogeitaka gara.

Hamar minutu edo ordu-laurden bat bakarrik dauka gurekin egoteko, ez bada gauza arraroren bat gertatzen edo medikua bera nahiko berezia ez bada.

H.- Horrekin esan nahi duzu aipatu dizudan ikerketa hori ez dela batere fidagarria?

J.U.- Nik uste dut garantia badagoela, horregatik sinatzen SINATU.- Izenpetu. Firmar. ditugu paperak tratamendua egiteko.

Badago borondate ona alde bietatik.

Zer gertatzen da?

Borondate ona egoteko, harremana ere ona egon behar duela.

Eta sarritan gu, izaeraz, pertsona ahulak AHUL.- Makala. Débil. Aurkakoa: sendoa, indartsua. gara, eta aldakorrak ALDAKOR.- Alda(tu)+kor. Aldatzeko joera duen pertsona. Mudable, variable. Era berean: gizenkor, haserrekor, iraunkor....

Zuk entzuten duzu berri bat, eta gero beste bat.

Kalera zoaz eta batek diotsu: nik hartu zuen AZT eta ze gaizki nagoen! Gibela GIBEL.- Hígado ikutua...

Besteak diotsu: urlia URLIA.- Fulano. Era berean: sendia, zutano; berendia: mengano. hil egin da, nahiz eta tratamenduan egon.

Guk ere gauzak garbi eduki behar ditugu.

H.- Ez duzue askorik sinisten, hortaz?

J.U.- Ez.

Guk uste dugu gurekin frogak egiten ari direla beti.

Badakit ona dena frogak egitea, eta irtenbide bat bilatzea HIESari.

Baina edonolako kostuarekin ez.

Beti esaten da: zuek hartu beharra daukazue hau, gero txertoa bilatzeko.

Zertarako? Zer gertatu da hainbat pertsona zerbait hartu eta hil direnean?

Inor ez da gero guregana etorri azalpenak AZALPEN.- Azal(du)+pen. Adierazpena. Explicación. -PEN atzizkiak ekintza eta horren ondorioa adierazten ditu. Adibidez: luzapen, lorpen, egiaztapen... ematera.

Oso harreman gutxi dute gurekin.

Gero sailkatu SAILKATU.- Clasificar egiten gaituzte beti: homosexualak, heterosexualak, drogazaleak, umeak, emakumeak...

Eta horrek badauka eragina gizartean GIZARTE.- Sociedad.

Kutsatuta ez daudenek datu horiek hartzen dituztenean ondorio bitxiak ateratzen dituzte: Drogazale naizenez, arrisku handiagoa daukat, eta homosexuala ere naizenez arrisku handiagoa.

Eta horrela etorri da beste mito bat: heterosexualak libre daudela.

Orduan zertarako prebentzio-neurriak hartu?

Heterosexualek arriskurik ez?

H.- Baina orain datuak aldatzen ari dira. heterosexualen taldea ari da handitzen kutsatuen artean.

J.U.- Eta hori ona da guretzako.

Nik uste dut konturatu direla jonki gehienak heterosexualak direla.

Beti egon dira heterosexualak kutsatuta.

Baina badakizu zer gertatzen den?

Heterosexualak ez direla batzen BATU.- Sumar, ezberdinak direlako.